Nortzuk gara

Ekolur Bizkaia (Bizkaiko Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren Elkartea) irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, XX. mendeko 90. hamarkadaren hasieran sortua. Garai hartan, hain zuzen ere, ekoizpen ekologikoa errealitate bat bezala aintzat hartua izaten hasten da. Bizi-kalitatearekin eta ingurumenari erangidako kaltearekin arduratutako ekoizle talde batek elkartea sortzeko beharra ikusi zuen. Horrela jaio zen Ekolur.

Sorreratik, Ekolurrek nekazaritza ekologikoaren difusioan egiten du lan. Gure bazkideek prozesu biologikoak eta naturako maila guztietan sortzen diren interakzioak errespetatzen dituen ekoizpen eredua lantzen dute, gure Ama Lurraren bizitza-zikloari jarraipena emanez, berau mantendu eta garatuz.

Bere lehenengo urteetan, elkartearen garapena geldoa eta mugatua izan zen, jendartean ez baitzegoen apenas elikadura ekologikoaren inguruko kontzientziarik. Azken urteetan, ordea, jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa planteatzen dugu elkartean.

Helburuak

Gure helburuak dira:

  • Ekoizpen ekologikoaren garapena, ikerketa, zabalkundea eta jakintzen trukaketa.
  • Ekoizpen ekologikoa egiten duten etxaldeen jarraipena eta asesoramendua.
  • Gure bazkideen ekintzatan parte hartzea eta ekoizpen ekologikoaren alorrean interesa duten eragile ezberdinekin koordinatzea.