Osasuna
Elikagai osasuntsu baten oinarrian lur osasuntsua dago. Elikagai bat ezin daiteke osasuntsua izan bere ekoizpenean substantzia toxikoak edota ingurumenarentzat kaltegarriak diren teknikak erabili badira.
Ekologia
Nekazaritza ekologikoa sistema eta bizirik dauden zikloetan oinarritzen da. Naturan ematen diren hartu-emanak kopiatu, sustatu eta indartzea ditu helburu. Horretarako, lehengaien erabilera ahalik eta mugatu eta zentzudunena egiten du.
Berdintasuna
Ekoizpen ekologikoak bidezko harremanak sortu behar ditu, bai pertsonen artean, baita bestelako izaki bizidunekin edota ingurumenarekin ere. Modu horretan, elikadura burujabetzaren difusioan eta pobreziaren aurkako borrokan laguntzen du.
Ardura
Ekoizpen ekologikoa arduradekin kudeatu behar da, hurrengo belaunaldien ongizatea bermatzea bilatuz. Etengabeko garapenean dagoen sistema izanik, zientziaren eta berrikuntzaren beharra dau, beti ere bere oinarria ahaztu gabe: baserritarrek pilatutako jakintzak.
4 printzipioak
Nekazaritza ekologikoa elikagaiak ekoizteko eredu bat da. Ahalik eta elikagai osasuntsuenak sortzea da bere helburua, gai kimikoak eta sintetikoak albo batera utzita. Laburki esanda, nekazaritza ekologikoak mendeetako nekazarien jakintza eta azken hamarkadetako jakintza zientifikoa eta teknikaren garapena uztartzen ditu. Naturarekin lotua dagoen –alegia, iraunkorra den-; baliabideen erabilera eraginkorra egiten duen; eta landa-eremuari bizirauteko bidea ematen dion ekoizpen-eredua da.
Mundu osoko nekazaritza ekologikoaren mugimenduak batzen dituen IFOAM erakundeak 2005ean ezarri bezala, lau dira ekoizpen eredu honen printzipioak: Ekologia, Osasuna, Berdintasuna eta Ardura
Non topatu?
Produktu bila bazabiltza, gure bazkideen zerrenda kontsultatu, ziur ekoizleren bat zugandik gertu dagoela!
Dokumentazioa
Hemen topatuko duzu ENEEKek eta beste erakunde batzuek sortutako material interesgarriak

La Asociación Ekolur Bizkaia (Asociación de Agricultura y Ganadería Ecológica de Bizkaia) es una asociación sin ánimo de lucro que se constituye en la década de los noventa con el objetivo de impulsar la agricultura ecológica, respetando los procesos biológicos y las interacciones que se producen entre ellos para mantener, desarrollar y continuar el ciclo de la vida en la Tierra.
