Bizkaiko Nekazaritza eta Abeltzantza Ekologikoaren Elkartea

Ekolur Bizkaia Elkartea (Bizkaiko Nekazaritza eta Abeltzantza Ekologikoaren Elkartea) irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Ekolur XX. mendeko 90. hamarkadaren hasieran sortu zen, hain zuzen ere nekazaritza ekologikoari buruzko ezagutza jendartea zabaltzen hastearekin batera. Bizi-kalitatearekin eta ingurumenarekin arduratutako ekoizle bizkaitar talde batek batzeko eta elkarte bat sortzeko beharra ikusi zuten, eta horrela sortu zen Ekolur. Apurka, gure elkartea eratzen joan da inkorporazio berriak batzearekin batera. Gaur egun, Ekolur Lorra kooperatibako kidea da.

Sorreratik, Ekolurrek nekazaritza ekologikoaren difusioa egiteko lan egiten du. Gure bazkideek prozesu biologikoak eta naturako maila guztietan sortzen diren interakzioak errespetatzen dituen ekoizpen eredua lantzen dute, gure Ama Lurraren bizitza-zikloari jarraipena emanez, berau mantendu eta garatuz.

Ekolur Bizkaian mota guztietako pertsona físiko zein juridikoek osatzen dute, publikoak eta baita pribatuak, beti ere hurrengo baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Nekazari eta/edo eragile profesionala

    Eragile ekologikoen errolda ofizialean inskribatutako nekazari edota eragile bizkaitarra izatea. Bizkaiko ekoizpen ekologikoaren sektoreko profesionala izatea.

  • Laguna

    Elkartearen helburuekin bat datozen pertsonak, nekazari ez profesionalak.

Informazioa eskatu

Jarri gurekin harremanetan

Informazio gehiago behar baduzu, edota Ekolurreko kide izateko interesa badaukazu, jar zaitez gurekin harremanetan formularioa betez.