Ekoizpen ekologikoren araudia

Ekoizpen ekologikoa Europar Batasun osoan ezartzen den arautegi komun baten arabera egiten da. Zehazki, (CE) 834/2007 Reglamentua eta (CE) 889/2008 Reglamentua dira.

Ekoizpen ekologikoaren  printzipioetan oinarrituta, araudiak elikagaien ekoizpen jasangarria garatzeko irizpideak ezartzen ditu, osasuna, ingurumenaren zaintza eta abereen ongizatea lehenesten dituena, irizpide produktubista soilen gainetik.

Araudiak ezartzen ditu, baita ere, elikagai ekologikoak eraldatzerakoan bete beharreko baldintzak, eta hauek era egokian etiketatzeko jarraibideak. Elikagai ekologikoak identifikatzen, bilatu ekohosto berdea.

Kontrol- eta ziurtapen-erakunde independenteek dute arautegia betearazteko ardura. Euskal Autonomia Erkidegoan, betebehar hau Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluari (ENEEK) dagokio.